elurra egin du!

2007-01-25

Elurra egin du, bazan garaia!!! astearte gauean hasi zuen elurra egiten eta orain arte ez du gelditu. Umeei asko gustatzen zaie elurra, elurrarekin jolastu… handiei berriz ez zaie asko gustatzen kotxeengatik eta mendian bizi diren ume batzuk ezin dira ikastolara jetsi elurrangatik.

Ordiziako neska infantilak

2006-12-21

Lengo larunbatean Ordiziako neska infantilak partidua eduki genuen san beniton aurka. Gu ez gara oso onak, baina San Benitokok ezta ez dira oso onak. Partidua San Benitok irbazi zuen eta Ordiziak galdu egin zuen baina ordiziak bere tenporada osoko lehenengo gola sartu zuen: 1-6 galdu zuen baina Ordizia oso pozik geratu zen.  emoticon

Harry Potter eta sekretuen ganbera

2006-11-22
       Harry Potter eta sekretuen ganbera liburuaren laburpena hementxe idatziko dizuet.
 
        Harry Potter gutunak idazten zuen bere lagunei, baiña bere lagunek berari ez. Harry egongelatik bere gelara igo zenean Dobby izeneko iratxo bat aurkitu zuen. Berarekin hizketan hasi zenean, Dobbyik esan zion Howartsera ezin zuela joan, zerbait txarra gertatu behar zelako. Harryk Dobbiry galdetu zion ze gauz txarra gertatu ziteken baiña Dobbyik, ez zion ezer erantzun.
   
        Dursleytarrek Harryri lehio kanpoan burniak jarri zizkioten ez ateratzeko. Harry ohean zegoen eta soinu bat entzun zuen, lehiora joan zen begiratzera ea zer zen, kotxean bere laguna Ron eta bere 2 anaiek zeuden, Harriry ateratzen lagundu zioten. Maleta azkar hartu zuen eta korrika kotxera sartu zen. Ron-en etxera iritsi zirenean, callejon diagon joateko tximini azpian jarri eta callejon diagon esan behar zuten, baiña Harryk callejon diagon esan ordez callejon digon esan zuen, eta leku txar batera iritsi zen. Hagrid ikusi zuenean berarekin joan zen eta bere laguna Hermione ikusi zuen, berarekin gelditu zen eta gero Ron eta bere familiarekin egon ziren.Tren-geltokira iritsi zirenean korrika joan eta pareta batetik pasatu behar zuten. Harry korrika joan zen eta paretaren kontra jo zen eta ez zekien zeba ezin zuen pasa, orduan Ron-ek probatu zuen eta bera ezin zuen pasatu, Roneri kotsea hartzea bururatu zitzaion.Kotsea hartu eta hegaka joan ziren. Iritsi zirenean arbol baten kontra jo ziren eta erori egin ziren lurrera. Barrura sartu zirenean, korrika logelara iritsi ziren. Hurrengo egunean klase bat zeukaten. Bazkal ordua iritsi zenean gutun bat iritsi zitzaion Roneri buiaka esanez ez hartzeko gehiago kotxea. Bazkaldu eta gero beste klase bat zeukaten. Gero cuiditsean jolasteko entrenamentua zeukaten. Beranduago Hagridengana joan ziren Harry, Hermione eta Ron esanez Hermioneri "odol zikindu" deitu ziotela.
 
           Harry zigortuta zegoela ahots arraro bat entzun zuen eta pasiloan zegoenean  ili egin behar ziotela  entzun zuen, korrika joan zen. Ron eta Hermione bere atzetik. Hermionek paretan odolez idatzitako zerbait irakurri zuen eta sekretuen ganbera irekita egon dela jartzen zuen.
 
                  Ron, Hermione eta Harry, sekretuen ganberako gauza askotaz enteratu ziren eta jakin nahi dutena da zeinek ireki duen sekretuen gandera. Liburutegira joan eta liburuak begiratzen hasi ziren. Harryk partidu bat zeukan, miña hartu zuen eta sendatzera joan ziren. Herizainak esan zion gau hartan medikuan pasa beharko zuela gaua. Lo egiten ari zenean " ili, ili" itzak entzuten zuen. Bapatean dobby agertu zen, eta dobbyk esan zion ez zuela etorri behar Howartsera eta paretatik ezin zuenean pasatu etxera bueltatu behar zuela. Harryk galdetu zion ea, bea izan zen ori egin zuena eta baietz esan zion Dobbyk. Dobbyik esan zion gauza txarrak gertatu behar direla Howartsen eta Harryk ezin duela Howartsean gelditu.
 
               Urrengo egunean klase batean, Harryk ezpatarekin beste mutil batekin borrokatu behar zeukan eta orduan enteratu zen sugearen hizkuntza itzegiten zuela.
 
                      Harry eta Ron komunera joan ziren eta komunetan il zen neska batekin sekretuen ganberari buruz egon ziren itzegiten. Hermione liburutegira joan zen bakarrik zerbait begiratzera eta norbaitek min asko egin zuen eta medikura eraman zuten Hermione. Harry eta Ron basora joan ziren eta armiarma handi-handi batekin topatu ziren eta ganberari buruz egon ziren itzegiten eta joan egin behar zirenean armiarma asko zeuden eta ez zieten uzten joaten baiña Ron-ek kotxeari deitu eta  bila etorri zen, korrika kotxera igo eta basotik joan ziren. Baiña gauza bat jakin zuten, Hagrid ez zuela iñoiz  ganbara ireki. Momentu horietan Harry eta Ron faltan esko botatzen zuten Hernmione.
 
                       Harry eta Ron sekretuen ganbera sartzeko bidea jakin zutenean sartu egin ziren, Harry aurrera segitu zuen eta sugearen hezkuntza entzun zuen. Amaiera iritsi zenean mutiko bat zegoen eta mutikoak esan zion paretan jartzen zuen gauz oiek Ron-en arrebak jartzen zituela, mutikoak esaten ziolako. Mutiko hori Lord Voldemort zen geroago suge bat atera zen eta Harryrekin joka hasi zen . Txori bat joan zen Harriry laguntzera, txoriak ezpata eman zion harryri eta sugearen gorputzean sartu zuen eta sugea ili egin zen.
 
                          Denak oso pozik bukatu zuten eta Hermione, Ron eta Harry oso gustura.
 
 
 
                        
 
 
          
 
 
 
 

FROGA

2006-09-21

Kaixo ni Laida naiz hamaika urte ditut eta espero dut nere bloga gustatzea.